11 entzuteko 2023 argazkia 1

XII. Irrati-piezen lehiaketa

Donostia Kulturak eta DK Irratiak Hamaika entzuteko! irrati-piezen lehiaketa antolatzen dute. Irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta difusioa bultzatzea da lehiaketaren helburua. Gaia guztiz askea da eta edozein motatako irrati-pieza izan daiteke: irrati-fikzioa, irrati-kazetaritza, erreportajea, dibulgazioa…Lanak aurkezteko epea ireki da azaroaren 18ra arte.

Parte Hartzea

Adin eta nazionalitate guztietako herritarrek har dezakete parte lehiaketan. Taldeka nahiz banaka hartu daiteke parte.

Hemen deskarga ditzakezu.lehiaketaren oinarriak eta informazio osoa.

Irrati Piezak

Bost minutu baino gutxiago irauten duten audio-piezak aurkeztu behar dira. Onartutako hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira. Irrati-piezak Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali behar dira. Lanak bidaltzeko azken eguna 2026ko azaroaren 18a izango da. Audioak originala, ez-komertziala, irratian emititu gabea eta beste sariketetan saritu gabea izan behar du.
DK Irratiak lehiaketako parte hartzaileen zerbitzura jartzen ditu bere estudioak eta bestelako baliabideak, eta lehiaketara aurkezteko irrati-pieza bertan grabatzeko eta editatzeko aukera eskaintzen du. Dena dela, lehiaketan parte hartzeko ez da beharrezkoa DK Irratia erabiltzea; lehiakideen esku dago zein baliabide erabili irrati- piezak sortzeko.

Hemen entzun ditzakezu pasa den urteko pieza saridunak.

 

Sariak

  • Irrati-pieza onenaren saria: 800 euro
  • Euskarazko irrati-pieza onenaren saria: 600 euro
 

Lehiaketaren historikoa

Entzun iazko pieza irabazleak

Podcast Nabarmenena