Podcast Nabarmenena

Podcast nabarmena

#1429 - Our Hero, Balthazar

Oscar Boyson zuzendariaren Our Hero, Balthazar (2025) proiektatuko dute Kresala Zineklubako kideek. Pelikula honek New Yorkeko nerabe aberats baten istorioa kontatzen du; maiteminduta dagoen aktibista bat txunditzeko asmoz, Texaseraino joango da muturreko indarkeria ekintza bat eragozten saiatzeko. Pelikula hobeto ezagutzeko gurekin izan dugu Jeannette Enara Diaz, Kresala Zineklubeko kidea.

IRRATSAIOAK

Ispilu Beltza

Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatuko dituen ispilua. Maider Uriarte Doizek gidatua.

Entzun

Irratsaioak

DK Sessions

DK Sessions egitasmoak musikari bat estudiora sartu eta single bat grabatzen duen unearen magia jasotzen du: grabaketa, solasaldia eta sormen prozesuaren azterketa. Multimedia podcast honen bidez artista bakoitzaren unibertso intimoan barneratzeko aukera izango da, hitz eta akorde bakoitzaren jatorria deskubrituz.

Entzun