zdfg

Donostia Kultura Irratiak antolatutako Hamaika Entzuteko VII. Irrati-piezen lehiaketako sariak gaur banatu dira Victoria Eugenian. Sari nagusia Antonio Gonzalezentzat eta Laura Romerorentzat izan da, Una puerta, un portal piezagatik. Euskarazko pieza onenaren saria, berriz, Mari Joxe Azurtzaren Euskara ez da egun bakarreko kontua lanarentzat izan da.

Sariak banatzeko ekitaldia 19:00etan izan da, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan. Saritutako lanak zein diren jakin eta entzuteaz gain, umorezko irrati-antzerkiaz gozatzeko aukera ere izan da: Anartz Zuazuaren eta Asier Sotaren Futuro inTxerto ikusgai eta entzungai izan da.

Hemen sari banaketa ekitaldiaren audioa:

 

Sari nagusia

Deialdira aurkeztutako lanen artean, epaimahaiak erabaki du pieza irabazlea Una puerta, un portal dela. Hau esan du epaimahaiak pieza horri buruz: "Esperimentazio-ariketa bat da, eta, soinu-geruzen collage baten bidez, bidaia sentsorial bat planteatzen du, modu eraginkor eta teknikoki fidagarrian". Egileak Antonio Gonzalez eta Laura Romero dira, Bartzelonako musikari eta esperimentatzailea eta Valentziako irrati-errealizadore, ahots-aktore eta soinu-narratiben irakasle eta ikertzailea, hurrenez hurren.

 

Euskarazko lan onena

Euskarazko pieza onenaren saria Mari Joxe Azurtza donostiarrarentzat da, Euskara ez da egun bakarreko kontua izeneko lanagatik. Epaimahaiak audio-pieza baten bidez Donostia Boisekin eta euskararen egunarekin elkartzeko gaitasuna azpimarratu du.

Epaimahaia

Hauek izan dira epaimahaikideak: Katixa Garate, Donostia Kulturako Komunikazioa eta Irudia saileko teknikaria; Susana Bustero, Casares-Tomasene Kultur Etxeko zuzendaria; eta Manex Urruzola, Elhuyarreko komunikazio- zerbitzuen koordinatzailea.

Epaimahaikideek eta antolatzaileek eskerrak ematen dizkiete deialdian parte hartu duten guztiei, eta bide horretatik jarraitzera animatu. Eta gogorarazten dute, gainera, DK Irratiko baliabideak nahi duenaren eskura daudela, horretara