DK IRRATIA Altzako Casares Irratiaren urrats berri bat da. Lehengo izaerari eutsiz, jauzi bat eman du hiriko eta aldirietako kulturaren leiho bihurtzeko. Inguruko kultur ekosistema zabalari begira jarriko den leihoa izango da, betiere, kultur zaletasunaren ikuspuntutik. Horretarako, programazioa indartu du ISPILU BELTZA eguneroko magazin berriarekin, eta Donostia Kulturak antolatzen dituen hainbat hitzaldi, kontzertu eta abar jaso eta zabalduko ditu, podcast gisa.

Kultura da irratiaren ardatza, eta herritarrak bihotza. Irrati-tailer gisa jaio zen duela ia 30 urte, eta izaera horri eusteko asmo irmoa du. Jarraituko du ahozko komunikazioaren eta soinuaren formazio-leku izaten, eta, betiko moduan, estudioak herritarren zerbitzura jartzen. Irrati honetan edozeinek har dezake parte, zuk zeuk edo zure elkarteak egiten duen lanaren berri eman dezakezu, zure irratsaioa egin dezakezu, eta antolatzen ditugun ikastaroetan parte hartu.

Casares Irratia historikoa

Egin zure irratsaioa DK Irratian

DK Irratiak zure irratsaioa egiteko aukera eskaintzen dizu. Horretarako Irrati-tailerra zerbitzua eskaintzen dugu. Irrati-tailerrean parte hartzeko esperientzia apur bat edukitzea eskatzen da, edo lehenago gure irratigintza-ikastaroa egitea. Edonola ere, irratsaio bat egiteko ideia edo proiektu bat buruan baduzu, jarri gurekin harremanetan eta konta iezaguzu.

Kontatu zure ideia

Podcast Nabarmenena

Podcast nabarmena

Peine del Tiempo 2024-03-14

Podcast nabarmena

#1154 - Non da Kate?