ganadores edicion 2018

Donostia Kultura Irratiak antolatutako Hamaika Entzuteko! IV. Irrati-piezen lehiaketako sariak gaur banatu dira Victoria Eugenian. Sari nagusia Maider Segurola eta Lander Eizagirrerentzat izan da Hiriko oihartzunak lanarengatik.

Horrez gain, bi aipamen berezi izan dira: bata, Iñaki Beraetxeren Soundtrack: soinubanda eta poesia, eta bestea, Jon Obeso, Jose Luis Padrón, Ekain Perez, Maider Gorostegi eta Joserra Senperenaren Metzger e Hijo.

 

Sari nagusia

Aurkeztutako 29 piezen artean, epaimahaiak saria Hiriko oihartzunak lanari ematea erabaki du. Hona hemen epaimahaiak esandakoa: “Oso lan originala da, lehiaketaren filosofiarekin bat datorrena. Istorio txikiak kontatzen ditu, baina interesgarriak, hurbilekoak, ezezagunak eta ederki lotuak. Lana entzuterakoan batetik bestera bidaia egin dugu". Maider Segurola Dorronsorok eta Lander Eizagirre Letamendiakjaso dute 800 euroko saria.

 

Aipamen bereziak

Aipamen berezietako bat Jon Obeso, Jose Luis Padrón, Ekain Perez, Maider Gorostegi eta Joserra Senperenaren Metzger e Hijo lanarentzat izan da. Epaimahaik azpimarratu du maila tekniko handiko lana dela eta produkzio lan ezin hobea; eta horrek kontatzen duen istorioan murgiltzen duela entzulea. Gidoia de Jon Obeso Ruiz de Gordoa; zuzendaritza artistikoa: Jose Luis Padrón Plazaola; ahotsak: Ekain Perez Rezola y Maider Gorostegi Aliri; musika: Joserra Senperena Anabitarte. 300 euroko saria jaso dute.

 

Iñaki Beraetxeren Soundtrack: soinubanda eta poesia lanak jaso du beste aipamen berezia. Epaimahaiak azpimarratu du irrati fikzio saio honek poesiaren eta soinu originalaren artean proposatzen duen jolas original eta interesgarria. Gainera, epaimahaiaren ustez, ahotsak entzulea lehen unetik harrapatzen du eta poemak indar handia du (60 urteko gaua, de Paddy Rekalde).

 

Epaimahaia

Hauek izan dira epaimahaikideak:  Idoia Elso, Donostia Kulturako Komunikazioa eta Irudia saileko teknikaria; Nagore Irastorza, Kultur Ekintza saileko teknikaria; eta Manex Urruzola, Elhuyarko Komunikazioa Unitatearen zuzendaria.

Epaimahaikideek eta antolatzaileek eskerrak ematen dizkiete deialdian parte hartu duten guztiei, eta bide horretatik jarraitzera animatu. Eta gogorarazi dute, gainera, DK Irratiko baliabideak nahi duenaren eskura daudela, horretarako.