Bederatzi urte besterik ez zituela, Javier Zamorak (El Salvador, 1990) bost mila kilometroko bidaia egin zuen El Salvadorretik Estatu Batuetara, gurasoekin elkartzeko, ezaguna zitzaion guztia atzean utzita. Bizitza betiko aldatu zion odisea izan zen hura.
Haur baten ikuspegi inozotik eta lehen pertsonan kontatua, Solito esperientzia horren narrazioa da, bidaia luze eta larrigarri baten testigantza ahaztezina, baina baita maitasunez, ontasunez eta esker onez betetako istorio bat ere. Egun, migrazioa bihurtu den tragedia ulertzeko funtsezko obra.
Elkarrizketatzailea: Iban Zaldua.
2024/11/20 OKENDO K.E. - ES