Literatura
|

Audio Gaztelera eta Alemanieraz.

Hüseyin Yilmaz bihotzekoak jota hil da erretiroa hartzera Istanbulera itzultzeko ametsa betetzen duen egunean. Familia Turkiara doa gorpua lurperatzera, kide bakoitzak bere deabruak, egia ezkutuak eta iraganeko zauriak dituela, familiaren zimenduak kolokan jarriz.

Eleberri saritu honetan Fatma Aydemirrek (Kar­lsruhe, Alemania, 1986) zalantzan jartzen du lehen eta bigarren belaunaldiko etorkinen familia horren funtsa, eta ulertuta sentitu baino nahi ez duten guraso, seme-alaba eta neba-arreba batzuen arteko amildegiak erakutsiko dizkigu.

Elkarrizketatzailea: Luisa Etxenike.

2024/11/19 ERNEST LLUCH K.E. - ALE/ES