Literatura
|

Frank O'Hararen poema bati zor dio izena Beñat Sarasolaren (Donostia, 1984) bigarren nobelak. Izan ere, eleberri honetan O’Harak New Yorken zuzendutako erakusketa baten ingurukoak jasotzen dira. 1960ko uda. Espainiako pintura eta eskultura berriaren lagin on bat biltzea da ideia, eta hautagaien artean daude nazioartean sona hartzen ari diren Oteiza eta Chillida izeneko bi artista ere. Artea erregimen frankista zuritzeko baliatu ez dadin adi daude, aldiz, beste zenbait. Eta, bitartean, O'Harak, lanak lan, Vincent Warren dantzari eta maitalearengan du jarrita bere gogo biziena.

Elkarrizketatzailea: Danele Sarriugarte.

2024/11/18 SAN JERONIMO ( LIBURUTEGI NAGUSIA) - EUS