Munduan ama izan nahi duten emakume asko daude, baina zer gertatzen da desio horrek, haien gorputzen haurdun geratu ezinarekin talka egiten duenean? Gaur, oraindik nahiko ezezaguna den eta eztabaida handia sortzen duen bide bati buruz hitz egingo dugu: amatasun subrogatua. Eta benetako istorio baten bidez egingo dugu, ama izan nahi zuen eta, lortzeko, zalantzaz, erabaki zailez, beldurrez eta baita itxaropenez betetako prozesu luze bati aurre egin behar izan zion emakume baten esperientziatik...
Gaur, Olatzekin hitz egingo dugu, bere istorioa ezagutuko dugu eta, lehen eskutik, amatasun subrogatuarekin izandako esperientzia nolakoa izan zen ezagutuko dugu.


