Donostiako ispilu kulturala
Artista, margolari eta bidaiariek, behinola, ispilu txiki tolesgarri bat eramaten zuten poltsikoan gordeta: ISPILU BELTZA zeritzona. Ispilu horren bidez, margotu nahi zuten paisaia zatia isolatzea lortzen zuten, koadro batean sartuko balute bezala, gainontzekoa lausotuz. Beltzez tindatutako beira haietatik ikusten zena are ederragoa ikusten zen, baina, era berean are gordinagoa. DK Irratiko ISPILU BELTZA programa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da. Asier Errastik gidatua.
Jon Gartzia lankidearekin, gaurtik hasi eta igandera bitarte Arberatze-Zilhekoan ospatuko den 2024. urteko Euskal Herria Zuzenean festibalaz aritu gara.

Ostegunero lez, gaurkoan ere Alai Ormazabal laguna izan da gurean Pop kulturaz solasean.

Nuria Culla abeslari eta konpositore donostiarra bere hurrengo diskoko Afraid abestiarekin datorkigu. Maitasunari buruz hitz egiten digu abestian, eta maitasunera jauzi egitera...

Bi agur izan ditugu gaurkoan. Biak gainera, zinema munduarekin lotutakoak. Alde batetik, Kresala Zineklubeko lagunek ikasturteko azken proiekzioa aurkeztu digute. Eta bestetik, Josemi Beltranek...

Zein pausu eman behar ditu artista batek liburu baterako ideia izan eta hau argitaratzen den arte? Ba, horixe bera azaldu digu Xabier Etxeberria idazleak.

Jon Gartzia lankidearekin, gaurtik hasi eta astelehenera bitarte Donostian izango ditugun ekimen kulturalez aritu gara solasean; Errobiren kontzertua, Musikagela Fest 2024, auzoetako San Juanak...

Gaur artista handi bat dugu gonbidatu. 45 urte dauzka eta Zumarragatarra da, baina asko maite du Donostia. Bere dokumentuetan "desgaitasuna" duela ipintzen du, baina guri ez zaigu hitz hori...

X plataformako hari bati tiraka, Alai Ormazabal lankidearekin batera jolasean aritu gara gaurkoan: Nolakoak lirateke nazioarteko pop izarrak euskaldunak balira?

'Dungeons and Dragons' rol-jokoak, 50 urte bete ditu aurten. Genero honetako lehen jolasa da, aitzindaria, baina baita salduena ere. Urtemuga aitzaki, gaurkoan Rolariak elkarteko kide bat izan dugu...

Dock Of the Bay musika dokumentalaren zinema jaialdiak 20 proiekziorekin, erakusketa batekin, mahai inguruekin eta zuzeneko emanaldiekin aurkeztu du bere hamazazpigarren edizioa.