Nuria Culla abeslari eta konpositore donostiarra bere hurrengo diskoko Afraid abestiarekin datorkigu. Maitasunari buruz hitz egiten digu abestian, eta maitasunera jauzi egitera ausartzeari, aurreko esperientziek sortutako beldurrak alde batera utziz.“Afraid” izenburua hitzen esaldietako batetik dator: “Afraid of having no fear”, hau da, beldur ez izatearen beldur. Horrekin, artistak transmititu nahi du maitemintzeko beldur ez izateak berak beldurtzen duela.