Zientziaren bide berriak zikloa
Hitzaldi honetan unibertsoan dauden zulo beltz handienei buruz dakiguna kontatuko du, euren eraketatik hasita, bizi diren galaxiekiko harreman konplexuraino. Hitzaldi-zikloa Donostia Kulturaren eta Donostia International Physics Centerren arteko ekimena da.
Silvia Bonoli astrofisika italiarra da eta bere ikerketaren ardatza zulo beltz masiboen azterketa da. Boloniako unibertsitatean ikasketak egin eta Torontoko unibertsitatean astrofisikako masterra egin ondoren, astrofisikako doktoretza lortu zuen Municheko(Alemania) Astrofisikako Max Planck Institutuan. Zurich eta Stanfordeko Unibertsitateetan bi ikerketa-egonaldi egin ondoren, Espainiara iritsi zen 2013an, lehenik Aragoiko Kosmoaren Fisika Ikasteko Zentroan ikertzaile, eta, 2018tik, Ikerbasque ikertzaile DIPCn.
2023/11/28 ERNEST LLUCH K.E.. - ES