Pentsamendua eta gogoeta
|

Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloak emakume zientzialariak ezagutzera ematea du helburu. 

Gizartean oso zabalduta dago pertsona bereziki adimentsuek bakarrik ikasi eta ulertu dezaketela matematika. Normalean, gainera, gizon batek gorpuzten du jenioaren irudi estereotipatu hori. Horrek eragina du ikasleengan: sei urterekin, neskek jada gutxiesten dute beren gaitasuna, eta etorkizunerako bide batzuk itxitzat ematen dituzte.

Beharrezkoa da matematikari atxikitzen zaizkion balioak aldatzea, ez dadin gutxi batzuen eskutan egon. Izan ere, Uzuri Albizuk dioenez: “Zientzia boterea da; horregatik, feministok ezin dugu alde batera utzi”.

Aurkezlea: Ana Galarraga.

2023/11/20 ERNEST LLUCH K.E.. - EUS