Pentsamendua eta gogoeta
|

Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloak emakume zientzialariak ezagutzea du helburu. Izan ere, zientziaren eta teknologiaren historian emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira, eta gaur egun ere nabarmena da emakumeen kontrako diskriminazioa arlo horretan.

Azken solasaldia Lourdes Herrasti izango da. Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia eta Historiako lizentziatua da, eta irakaskuntza ertainetako irakaslea. Osteoarkeologian espezializatuta dago, eta 30 urte baino gehiago daramatza Aranzadin lanean. Aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuetan parte hartu du, tartean, San Juan ante Portam Latinam aztarnategi neolitikoan (Araba), eta gerra zibileko hobien exhumazio-lanetan ere aritzen da, zorroztasun zientifikoa eta gizatasuna uztartuta.

Dinamizatzailea: Ana Galarraga Aiestaran.