Emakume zientzialarien argitan solasaldi-zikloak emakume zientzialariak ezagutzera ematea du helburu.
Azkenaldian, muturreko fenomeno meteorologiko ugari ikusten dira gure inguruan: uholdeak, lehorteak, galerak... Horrekin batera, aldaketa garbiak ikusi dira gure ingurunean: Pirinioetako glaziarrak desagertzen ari dira, animalia migratzaileek ohiturak aldatu dituzte, Landarediaren egitura eta hedapena ere aldatzen ari dira. Eguraldia gainera, diotenez, ez da garai batekoa. Zenbateraino dira aldaketa horiek normalak edo berotze globalaren ondorioak?
Aldaketa horiei buruz hitz egingo du Onintze Salazar fisikari eta meteorologoak.
Aurkezlea: Ana Galarraga.
2023/12/11 ERNEST LLUCH K.E.. - EUS