Eskuin muturraren gorakadari buruzko hiru hitzaldiz osatutako zikloa antolatu da.
Zikloaren helburua han hemenka eskuin muturraren gorakadarekin lotutako ezaugarriak —arrazakeria, xenofobia, matxismoa, homofobia, autoritarismoa, desinformazioa eta eskubide sozialen urraketa— azalaratzea eta sakon aztertzea da. Horrez gain, fenomeno horiei nola aurre egin hausnartzeko eta eztabaidatzeko topagune irekia eskaintzea du xede, ikuspegi kritiko eta plurala sustatuz.
Borroka feministak, inoiz baino beharrezkoagoak.
Hizlariak: Iraia Hernández, legelari feminista eta EHUko irakaslea; Nati Rufo, Donostiako eta Gipuzkoako mugimendu feministako militante eta aktibista.
Aurkezlea: Kristina Zorita, kazetari eta moderatzailea.
2026/10/19 OKENDO K.E.


