Denborak utzitako hitzak poesia errezitaldiak Karlos Linazasoro eta Jon Gerediaga elkartzen ditu, bi ibilbide sendo eta berezitu elkarrizketan jarriz. Denborarekin landutako ahots poetikoak dira biak, isiltasunaren, memoriaren, naturaren eta esperientziaren arrastoak hizkuntzara ekartzen dituztenak.
Ekitaldia poesia irakurtaldian oinarritu da, testuak izan baitira protagonista nagusiak: entzunak, partekatuak eta momentuan bertan biziak. Aritz Gorrotxategi arduratu da saioa dinamizatzeaz, poetek irakurritako testuen arteko loturak josten eta entzuleari testuinguruak eskaintzen.
2026/03/23 ERNEST LLUCH K.E.


