Literatura
|

Elvira Sastre eta María Sánchez azken belaunaldiko olerkari garrantzitsuenetakoak dira, milaka irakurle eta sare sozialetan jarraitzaileak dituztenak. Elvira Sastrek Días sin ti ( Biblioteca Breve 2019 saria) izeneko lehenengo eleberria atera du eta María Sánchezek Tierra de mujeres entsegua. Solasaldi honetan beraien liburu, ibilbide eta feminismoak literaturan izan duen eraginaz hitz egingo dute.

Moderatzailea: Itziar Mínguez.