Literatura
|

Los ojos cerrados leku bakarreko eleberria da, edozein izen izan zezakeen herria, eta horregatik Pueblo Chico jarri dio egileak. Ikuspegi ezberdinetatik eta hainbat ahotsekin, Edurne Portelaren (Santurtzi, 1979) azken eleberriak memoriari bizkarra ematen dion Espainiaren amildegian kokatzen gaitu. Ez da Espainiako gerra zibilari buruzko eleberria, ondorengo ustezko bake garaian izandako indarkeriaren jarraipenari buruzkoa baizik. Iraganaren eta orainaren arteko topaketan Portelak pertsonaien bizitza betirako nahastuko duen indarkeria aztertzen du. Indarkeria horrek elkarbizitzarako eta elkartasunerako espazio bat sortzeko aukera ematen die herritarrei.

Mariasun Landarekin batera aritu da.

2021/11/12 19:00 OKENDO K.E. - ES