Comerás flores liburuari buruz arituko da solasean Lucia Solla Sobral idazlea Ines Azpiazurekin Literaktum jaialdian.
Aita hil eta hilabete gutxira, Marinak Jaime ezagutuko du: bera baino hogei urte zaharragoa den gizona, bere bizimodua goitik behera aldatuko duena. Comerás flores Lucía Solla Sobralen (Marín, Pontevedra, 1989) lehen eleberria da, eta bertan, dolua, maitasun-harremanen desoreka eta adiskidetasunaren babes-indarra lantzen ditu. Nortasuna eraikitzeko bidea, helduarorako jauzia eta norbera galtzeko arriskua aztergai.
Antolatzailea: Kutxa Fundazioa, Donostia Kultura
2026/11/10 KUTXA FUNDAZIOA KLUBA


