Yasmina Reza idazlea Casos reales lanari buruz ariko da solasean Olga Granderekin Literaktum jaialdian.
Hamabost urtez Frantziako epaitegietan ibili ondoren, Yasmina Rezak (Paris, 1959) giza ahulezien erretratu zorrotz eta errukitsua osatu du Casos realesen. Benetako auziak eta bere bizitzako pasarteak gurutzatuz, xehetasun txikietan pertsonaien mundu osoa erakusten du. Begirada zorrotz baina enpatiko batez, erruduntasunaz, zoriaz eta bizitzaren inperfekzioaz hausnartzen duen liburu labur eta sakona osatu du.
2026/11/12 OKENDO K.E.


