+ Kultura
|

Otsalaren 13an arratsaldean Ernest Lluch Kultur Etxean izan ziren Benjamin Pradok eta Manuel Vilasek poesiari eta futbolari buruz duten ezagutzaz gozatzeko aukera izan genuen. Dirudiena baino elkartuago dauden bi mundu. Eta gehien batzen dituena atezainaren irudia da, aurtengo Korner, Kultura & Futbol Festibalaren hainbat jarduera ardatz dituena. "Atezaina guztien ongiaren defendatzaile sutsua da, oso figura literarioa", ziurtatu zuen Vilasek. Pradok, bestalde, balioa eman nahi izan zion atezainaren eginkuzinari partidetako azken jokaldietan, korner bat errematatzera igo behar duenean, "bere habitat naturaletik irten eta beste mundu batera joaten baita".

Bi poetak futbolaren maitaleak dira. Benjamin Pradori txikitatik datorkio zaletasun hori: "Beti gustatu izan zait futbol kronikak irakurtzea, idatzizko kazetaritza onenaren zati handi bat kirol kronistek egin dute". Manuel Vilasek ere hirien eta futbol taldeen artean sortzen den fusio erromantiko interesgarria ikusten du; "taldea ondo badoa hiriaren gogo aldartean eragina du, eta alderantziz", dio Vilasek. Eta pasadizo eta istorio dibertigarri ugari, beren beste pasio handiari buruz luze eta zabal hitz egin zuten bi poeten eskutik: futbola.

Podcast Nabarmenena