+ Kultura
|

Itziar Garate Lopez (Zarautz, 1986) astrofisikaria da eta gaur egun UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko kidea da. Talde horretan, eguzki-sistemako planeten atmosferak ikertzen dituzte. Espazioko ikerketek James Webb teleskopioaren bultzada jasoko dute laster. Itziar Garatek ikerketa hauek zer ematen duten eta zer ekarriko duten kontatu digu, baita nola aldatzen duen ezagutza horrek gure planetaz eta geure buruez dugun ikuspegia ere. Horrez gain, bi liburu gomendatu dizkigu, bat zientzia-arlokoa, eta bestea ez, eta bere aukeraketaren zergaitia azaldu digu.

Elkarrizketatzailea: Ana Galarraga

2022/02/17 19:00 ERNEST LLUCH K.E. - EUS