Altza
|
Iñaki Altolagirreren "Tinnitus, el sonido de la locura" laburmetrai dokumentalaren fotograma bat.

Altzatarock Euskaraz jaialdiari eskainitako saio berezia da hau. Alde batetik, Sega Sound Killers taldeko Iñaki Altolagirre "Matxet" elkarrizketatu dugu luze eta zabal, bere ibilbide artistiko oparoari buruz. Bide batez, Naizroxa, Anai arrebak eta Jousilouli taldeen musika aditu dugu. Bestalde, kartela osatzen duten beste taldeen musika ere jarri ditugu: Serge, Onki Xin eta Izaki Gardenak, hurrenez hurren.