La Kuiriosidad Mató al Gato
|

Atal honetan neurodibergentzien munduan murgilduko gara, estigmak deseraikiz eta bizipenak partekatuz, ikuspegi pertsonal bezain kolektibotik. Baina ez hori bakarrik: azken berriak errepasatzen ditugu — apagoi masiboa edo aita santuaren heriotza esaterako — umore garratzarekin eta gogoeta anitzen bitartez. Hiru ataletan egituratuta dago atala, satira, kritika soziala eta samurtasunaren arteko bidai batean. Barre egiteko, pentsatzeko eta, batez ere, hain bakarrik ez gaudela sentitzeko pasartea dakarkizuegu.