Ispilu Beltza
|

Ikasturteko elkarrizketen aukeraketa egiten jarraitzen dugu aste honetan Ispilu Beltzan, eta gaurkoan gainera aurtengo Zinemaldian egindako saioetatik berreskuratuko ditugu.

Hasteko, Aitor Merinoren 'Fantasia' dokumentalaren aurkezpena ekarriko dugu. Bere gurasoei eginiko omenaldi ederraren inguruan hitz egin zigun zuzendariak.

Jarraian, 'Maixabel' film arrakastatsua aurkezten izan genituen Itziar Bollaín zuzendaria eta Luis Tosar aktorea, eta hauek ere entzungo ditugu.

Amaitzeko, Naparraren desagerpenaren inguruko 'Bolante baten historia' dokumentaleko zuzendariak ekarri genituen gurera. Iñaki Alfroja eta Iban Toledorekin izandako solasaldiarekin amaituko dugu garuko saioa.

Jantzi kaskoak eta adi!