Ispilu Beltza
|

Gaur Altzako euskara elkarteari buruz arituko gara Donostia Kultura Irratian. Bizarrain du izena eta bertako kide den Jose Angel Apaolaza, Butx, gonbidatu dugu Donostia Kultura Irratira.

Asteartero zinemarekin hitzordua izaten dugu Trueban, Kresala zineklubeko lagunekin, 'Eskamak Kentzen' sekzioan.

Gainera, astero legez Mikel Iturria izango dugu bere Kultur Periskopioarekin, agendari errepaso bat emateko.

Amaitzeko, Asier Errasti musikaz josiko digu Ispilu Beltza, Kanta Katiluan.

Jantzi kaskoak eta adi!