Ispilu Beltza
|

Gaur antzerkiari buruz hitz egingo dugu Donostia Kultura Irratian. ‘Alderray' ikusteko aukera izango dugu Victoria Eugenia antzokian maiatzaren 26an eta 27an, 19.30ean eta guk Patxo Telleria zuzendaria eta idazlea gonbidatu dugu.

Horrez gain, Josemi Beltránekin zinemaren inguruan solasteko aukera izango dugu, ostegunero egin ohi dugun moduan '¡Subtítulos!' atalean.

Amaitzeko, Asier Errastik musika gomendioak ekarri dizkigu saioa girotzeko, Kanta Katiluan.

Jantzi kaskoak eta adi!