Ispilu Beltza
|

Gaurkoan antzerkiari buruz hitz egingo dugu Ispilu Beltzan. Ttanttaka Teatroaren 'Sexberdinak' izeneko obra ikusteko aukera izango dugu otsailaren 2tik 4ra San Telmo Museoan. Honen inguruan aritzeko protagonistetako bat gonbidatu dugu Donostia Kultura Irratira: Aitziber Garmendia.

Horrez gain, asteartero zinemarekin hitzordua izaten dugu Trueban, Kresala zineklubeko lagunekin, 'Eskamak Kentzen' sekzioan.

Amaitzeko, Jon Gartziak musika berritasunez agurtu du gaurko saioa.

Jantzi kaskoak eta adi!