Ispilu Beltza
|

Gaurkoan antzerkiari buruz hitz egingo dugu Ispilu Beltzan. Obra bitxi baten inguruan arituko gara, La Roca Producciones konpainiak egindako 'Porno' antzezlanaren inguruan hain zuzen ere. Lugaritzen ikusteko aukera izango dugu urtarrilaren 29an, 19:00etan, eta guk haiekin hitz egin dugu Donostia Kultura irratian.

Horrez gain, astelehenero legez Mikel Iturria izango dugu bere Kultur Periskopioarekin, agendari errepaso bat emateko.

Amaitzeko, Jon Gartziak musikaz josiko digu Ispilu Beltza, bere Kanta Katiluan.

Jantzi kaskoak eta adi!