Ispilu Beltza
|

Gaur literaturaren txanda izango da Ispilu Beltzan. Haur literaturarena, hain zuzen ere. Irakurketa Klubaren baitan, Haur Liburutegi nagusian 'Mintzoan kux-kux' izango dugu. Mari Garciaren eskutik, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak.

Horrez gain, Josemi Beltránekin zinemaren inguruan solasteko aukera izango dugu, ostegunero egin ohi dugun moduan '¡Subtítulos!' atalean.

Amaitzeko, Jon Gartziak musika gomendioak ekarri dizkigu saioa girotzeko, Kanta Katiluan.

Jantzi kaskoak eta adi!