Ispilu Beltza
|

Musikaz eta dantzaz hitz egingo dugu gaurkoan Ispilu Beltzan. 'Hegalak, piano eta dantzarako euskal notak' izeneko ikuskizuna ikusteko aukera izango dugu urtarrilaren 21ean Victoria Eugenia antzokian, eta horren inguruko nondik norakoak kontatu dizkigu Iker Murillo dantzariak.

Horrez gain, astelehenero legez Mikel Iturria izango dugu bere Kultur Periskopioarekin, agendari errepaso bat emateko.

Amaitzeko, Jon Gartziak musikaz josiko digu Ispilu Beltza, bere Kanta Katiluan.

Jantzi kaskoak eta adi!