Ispilu Beltza
|

Gaurkoan musika proiektu berezi baten inguruan arituko gara Ispilu Beltzan. Orbahn Diskak disketxeak Parafünk talde donostiarraren 'Epïlogo' diskoa berrargitaratu du, eta honen inguruan aritzeko elkarteko Mikel Gaztañaga gonbidatu dugu Donostia Kultura Irratira.

Horrez gain, Josemi Beltránekin zinemaren inguruan solasteko aukera izango dugu, ostegunero egin ohi dugun moduan '¡Subtítulos!' atalean.

Amaitzeko, Jon Gartziak musika gomendioak ekarri dizkigu saioa girotzeko, Kanta Katiluan.

Jantzi kaskoak eta adi!