Ispilu Beltza
|

Zinemaldia hasi da Woody Allenen 'Rifkin's Festival' filmarekin. Zinemaldia bera eszenatoki bezala hartzen duen film batekin. Guk Ispilu Beltzean jarraipen estua egingo diogu jaialdiari, protagonistak elkarrizketatuz eta pelikulen iruzkinak eginaz Harri Fernandezen laguntzarekin.

Jon Insausti Donostiako Kultura Saileko zinegotzia elkarrizketatu dugu Victoria Eugenia Antzokian. Uda arraro honen balorazioa egin eta udazkenari errepasoa eman diogu, besteak beste.

Gainera, Tobacco Days liburu-dendara gerturatu gara bere 3. urteurrenean. Ines Garcia Azpiazuk liburu bat gomendatu eta pare bat abesti pintxatu dizkigu.

Jarri kaskoak eta entzun!