Ispilu Beltza
|
Ostirala da eta ostiralero egiten dugun bezala, Donostia Kulturak antolatzen dituen Egile Ikastaroen inguruan arituko gara. Gaur, Maite Gurrutxaga ilustratzaileren txanda da. 'Espazio bat sortzetik pertsonaia osatzera' da ikastaroaren izena. Horrez gain, ostiralak ere liburutegietara joateko egunak ditugu. Gaurkoan Okendoko liburutegiko Marisa Hurtado liburu-zainak gomendio bat ekarriko digu. Amaitzeko, Jon Gartziak Kanta Katiluarekin hasiera eman dio asteburuari. Jantzi kaskoak eta adi!