Ispilu Beltza
|

Gaur, musika klasikoaren inguruan arituko gara Ispilu Beltzan. Brahms eta Mozarten inguruan, hain zuzen ere. Grupo Enigmak kontzertua eskainiko du Victoria Eugenia antzokian, azaroaren 20an, eguerdiko 12.00etan. Horretarako, Carlos Seco biolajolea gonbidatu dugu.

Horrez gain, astelehenero legez Mikel Iturria izango dugu bere Kultur Periskopioarekin, agendari errepaso bat emateko.

Amaitzeko, Jon Gartziak musikaz josiko digu Ispilu Beltza, bere Kanta Katiluan.

Jantzi kaskoak eta adi!