Ispilu Beltza
|

Magüi Mira aktorea eta idazlea izateaz gainera antzerki zuzendaria da, eta aitortzen du, emakume gisa, askok gutxietsi izan badute ere, egin duela bere lekua. Umila da bera, izan ere, aktore zein zuzendari bezala hamaika proiekturen erruduna izan da. Sari asko jaso ditu eta ez du erretiratzeko inolako asmorik. Egunotan Donostian da 'Los Mojigatos' antzezlanarekin eta Maria Cristina Hoteleko 'Elkano' aretoan hartu gaitu, ispiluaren parean.

Gainera Tobacco Days liburu-dendako Ines Garcia Azpiazuk astebururako gomendioak egingo dizkigu: liburu bat eta abesti bat.

Eta Anartz Bilbaok, berriz, abesti bakarreko arrakasta izan duten musikariak ekarriko ditu Urpeko Bonbardara.

Jarri kaskoak eta entzun!