Ispilu Beltza
|

Enio Morricone hil da 91 urterekin eta Ispilu Beltzan omenaldia egin nahi diogu bere obraren errepaso xume bat eginaz. Irudiak musikaz janzten zituen konpositoreak, eta ehundaka pelikulari jarri zien doinua. Saio honetan bateren batzuk ekarriko ditugu gogora.

Baina, lehenengo, Aitziber Garmendia aktorearekin hitz egingo dugu «Txanogorritxotik otso emera (sei mutil medio)» antzezlanaz. Victoria Eugenia Antzokian aurkeztuko du bakarrizketa datozen egunetan. Eta telebistaz ere hitz egingo dugu, 'Gure Kasa' saioak agur esan baitu.

Beñat Hach Embarek kazetariak Bertsolari Aldizkariaren podcast berria aurkeztuko digu: Makarrizketak. Andoni Egañak sinatu duen lehen kapitulua ekarri digu zizka mizka gisa.

Jarri kaskoak eta entzun!