Ispilu Beltza
|

Donostiako Zinemaldiaz geroz eta gehiago dakigu. Jada aurkeztu dira sail ofizialean ariko diren sei pelikula eta Kultur Periskopioan aletu dizkigu Harri Fernandezek. Nolakoa izango da pandemia osteko Zinemaldia? Ispilu Beltzaren parean hitz egin dugu.

Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi du Raitx bakarlari donostiarrak eta bere kantuak entzungo ditugu saio honetan zehar.

Gainera, Beñat Hach Embarekek Berria egunkariko Ibilkari atala aurkeztuko digu: Euskal Herriko mendi ibilaldien gida moduko bat, besteak beste. Ezin hobea udako planak zerrendatzen joateko.

Anartz Bilbaok musikaz itxiko du podcasta, Urpeko Bonbardarekin.

Jarri kaskoak eta entzun!