Ispilu Beltza
|

Lur Olaizola zinemagilearen eskutik Joana Hogg zuzendaria ezagutuko dugu. Larunbat honetan Tabakaleran proiektatuko den 'Unrelated' filmaz solasean ariko gara, besteak beste.

Eta Xabier Etxeberria idazlea ere izango dugu Ispilu Beltzaren parean. 'Broken Eye' izeneko komikia argitaratuko du, Martin Etxeberria anaiarekin eta Iñaki Arenas marrazkilariarekin batera. Amerikako Estatu Batuetako Scout Comics argitaletxeak erosi die lana.

Beñat Hach Embarek kazetariak Ekain arte galeriara eramango gaitu, Koldobika Jauregi eta Elena Cajaravilleren lanak ezagutzera.

Azkenik, Anartz Bilbaok zinema aitzakia gisa hartuta bidaia bat proposatuko digu.

Jarri kaskoak eta entzun!