Ispilu Beltza
|

Jazzaldian bertako talde mordoa ikusteko aukera izango dugu, eta horietako bat Kyxo izango da. Guk, gaur, Donostia Kultura Irratira Eneko Zulaika abeslaria gonbidatu dugu.

Horrez gain, asteartero zinemarekin hitzordua izaten dugu Trueban, Kresala zineklubeko lagunekin, 'Eskamak Kentzen' sekzioan. Pedro Saldaña etorri da gaurkoan, Lightyear pelikula aitzakiatzat hartuta, Toy Story sagako filmen inguruan hitz egiteko.

Amaitzeko, Jon Gartziak musika berritasunez agurtu du gaurko saioa.

Jantzi kaskoak eta adi!