Donostiako antzokiek ateak zabalduko dituzte. Berriz izango dugu kultur agenda fisikoa, bertatik bertarakoa. Oholtza gainekoa. Atzo bertan iragarri zuen Jon Insausti Donostiako Kultura zinegotziak. Gaur Ispiluaren parera gonbidatu dugu xehetasunak azaldu eta solasean aritzeko.
Ostiralean, hilak 12, 20:00etan Zea Maysek zabalduko ditu Victoria Eugeniako teloiak eta Aiora Renteria gonbidatu dugu kontzertuaren atarikoez eta 'Atera' diskaz aritzeko.
Beñat Hach Embarekek 'Xabier Lete: Aberriaren poeta kantaria' (Alberdania, 2020) Alex Gurrutxagaren liburua izango du hizpide.
Eta Anartz Bilbaok Negu Gorriak taldearen lehen diskoa ardatz hartuta prestatu du Urpeko Bonbarda monografikoa.
Jarri kaskoak eta entzun.