Ispilu Beltza
|

Mugaritz jatetxeak itxita jarraitzen du eta Andoni Luis Aduriz gorriak ikusten ari da. Albiste on bat jaso du baina: 'Mugaritz BSO' filma We Are One nazioarteko zinemaldi digitalean hautatu dute. Hitz aspertuan aritu gara hontaz eta hartaz.

Ostiralero legez Tobacco Days liburu-dendako Ines Garcia Azpiazuk konstelazioak ezagutzen lagunduko digun liburu bat gomendatu digu.

Eta Beñat Hach Embarek jaunak 'Aralar, mundua leku den lurra' dokumentala eta liburua ekarri digu bere Salabardoan.

Saioa amaitzeko Urpeko Bonbardan errepaso egin diegu Primavera Sound eta Pirineos Sur jaialdietan bertan behera geratu diren kontzertuei, Anartz Bilbaok zuzenduta.

Jarri kaskoak eta entzun.