Ispilu Beltza
|

New Yorkeko Tribeca zinema jaialdiak, Youtuberekin elkarlanean, antolatu duen 'We Are One' zinema jaialdi digitalean parte hartuko du Donostiako Zinemaldiak, 3 pelikularekin. Jose Luis Rebordinos zuzendariarekin hitz egin dugu horren inguruan.

Telmo Esnalen 'Dantza' filma da hautatuetako bat. Zinemagile zarauztarra elkarrizketatu dugu.

Gainera, Beñat Hach Embarek komikigintzaz ariko zaigu eta Anartz Bilbaok alkohola hizpide duten abestiekin osatu du Urpeko Bonbarda.

Jarri kaskoak eta entzun!