Ispilu Beltza
|

Saio espeziala da honakoa, hiru musikariren etxeetako ateak joko ditugulako pandemia garaiotan zertan diren jakiteko: Olatz Salvador, Joserra Senperena eta Joseba Irazoki. Hausnarketarako garaiak direlako, eta sortzekoak ere bai.

Gainera, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua elkarrizketatu dugu iragarri duten sortzaile eta kulturgileentzako oinarrizko errentaz hitz egiteko, besteak beste.

Gotzon Barandiaranek apirilaren 21 eta 22arako deitu den grebaren gakoak azalduko dizkigu. Dagoeneko 400 sortzailetik gora dira grebaren dokumentua sinatu dutenak.

Beñat Hach Embarekek Salabardoan Berria egunkariaren erresistentzia kutxaz hitz egingo digu eta, azkenik, Urpeko Bonbardan, Anartz Bilbaok Rafael Berrio omenduko du bere kantetan zehar bidaia eginaz.

Jarri kaskoak eta entzun!