Ispilu Beltza
|

Alarma egoeran jarraitzen dugu baina, astelehenean (maiatzak 11) zabaldu zituzten liburu-dendek beren ateak. Hainbat liburu-dendarirekin hitz egin dugu irekiera nolakoa izan den jakiteko. Besteak beste, Zubieta liburu-dendako Adolfo López, Gipuzkoako Liburu-dendarien Elkarteko zuzendariarekin, Hontza liburu-dendako Esther Moyuarekin, Armageddon Comics dendako Jose Ramon Zalakainekin edo Garoa liburu-dendako Imanol Agirrerekin.

Gainera Harri Fernandez gure oheburuko kultur kazetariak uda kulturalari erreparatu dio bere Kultur Periskopioarekin. Jaialdien egoera aztertu eta etorkizun hurbilari so jarri gara. Eta Beñat Hach Embarekek berriz Cabo Verdera bidaia proposatu digu, Cesária Évora ezagutzeko.

Anartz Bilbaok, azkenik, Little Richard, Dave Greenfield eta Florian Schneider omenduko ditu Urpeko Bonbardan.

Jarri kaskoak eta entzun!