Ispilu Beltza
|

2020ko Zinemaldia egingo da? Eta egiten bada nolakoa izango da? Tira, galdera ikur asko ditugu airean, eta berauek erantzuteko Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria gonbidatu dugu Ispilu Beltzera.

Garai makurrotan erantzun politikoek berebiziko garrantzia izango dute kulturgintzaren biziraupenean. Jon Insausti Donostiako kultur zinegotziak azalduko digu zeintzuk diren lehentasunak eta zer neurri hartuko diren datozen hilabeteetan.

Azkenik, Beñat Hach Embarek kazetariak Kimuak lehiaketa ekarri du bere salabardoan, eta Anartz Bilbaok Jazzaldian bertan behera geratu diren kontzertuetako abestiekin osatu du Urpeko Bonbarda.

Jarri kaskoak eta entzun!