Ispilu Beltza
|

Txani Rodriguez idazlea 'Los útimos románticos' (Seix Barral, 2020) eleberria aurkeztera dator Donostiara. Sekulako arrakasta izaten ari da idazle laudiotarra eta pelikula ere egingo da bere azken liburua oinarri hartuta. Ispilu Beltzaren parean elkarrizketatu dugu.

Gainera, Sergio Rodriguez 'Yeyo' bateriajolea ezagutuko dugu. Altza auzoan bizi da eta jazza du bizibide eta bizigarri. London hiriko Institute of Contemporary Music Performance erakundean ibili zen buru belarri lanean eta hamaika taldetan jo izan du. Orain 'Dos' proiektuarekin dabil Donostia Kulturak bultzatutako Musikagela egitasmoaren baitan.

Tobacco Days liburu-dendan ere sartuko gara Ines Garcia Azpiazuren eskutik, liburu bat eta pare bat musika proposamen jasotzeko.

Jarri kaskoak eta entzun!