Ispilu Beltza
|

Donostia Kulturan Mendia eta Naturaren zikloa ospatzen ari gara eta horren barne Mikel Lizarraldek zuzendutako Zazpi. Kontakizun bat, tontorrez tontor dokumentala ikusteko aukera izango dugu Okendo K.E. gaur bertan.

19:00tan izango da proiekzioa, doakoa da sarrera eta bertan izango da Mikel Lizarralde bera publikoaren galderak erantzuteko prest.

Momentuz, Ispilu Beltzan egin dizkiogu lehenengo galderak Mikeli eta horien artean azaldu digu esklerosi anizkoitzaren diagnostikoarekin nola bizi den.