Ispilu Beltza
|

Jazzaldiaren 61. edizioa hastear dago. Uztailaren 22tik uztailaren 26ra bitartean Donostiako areto eta txoko ezberdinak musikaz beteko dira, hiritar zein paseatzaileen bizitzei soinu-banda jarriz.
Ispilu Beltzan edizio honen nondik norakoak ezagutu nahi izan ditugu eta horretarako izan dugu gurekin Jaime Otamendi, Donostia Kulturako zuzendari kudeatzailea.